XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BA OMEN ZEN BEHIN...

87. orrialdea:

BART NON OTE NINTZEN NI?

Hau jolas zahar bat da.

Haurrak, irakurri ondoren, kantua osatu behar du, hau da, zer erosi zuen Arbosen eta nola egiten zuen erositakoak.

Gero, borobil handi batean eserita, banan-banan aurrekoek esan dutena errepikatu eta gero, norberak asmatutakoa esan behar du.

GAITASUNAK: Behaketa, pertzepzioa, oroimena.

EDUKINAK:

Kontzeptuak: Kantu zaharra.

Prozedurak: Denon artean, oroimena erabiliz, kantu luze bat osatu.

Jarrerak: Geure herriaren kultur ondarea (kantuak alegia) baloratu.

Lagunartekotasuna.